Hezkidetza eta Pedagogia Feministen III. Kongresua hezitzaileei eta eraldaketa feministan aritzen den edozeini zuzendutako topagune senti-pentsalaria da. Aurreko kongresuaren ondorioetatik edaten du eta egungo testuinguruan kokatzen da.  Tokian tokiko jakintzen eta esperientzien truketik zein horien irakurketa globalatik abiatuz,  hausnarketan sakontzeko, energia kolektiboa sortzeko eta indarkeria matxisten aurrean herri hezkidetzaileak eraikitzeko eraginkor izango diren estrategiak indartzeko asmoa du.

Kongresu hau 15 ekimenen, elkarteen eta erakundeen artean sortu, desiratu eta planifikatu da: Sorginlore, Ikertze, Emagin, Hiruki Larroxa, UEU, UNA - div rural, Donostiako Udaletik: Lankidetza, Gazteria eta Berdintasun arloak, TBK Hezkuntza - Artaziak, Gandere EHU/UPV  Ikerketa taldea, Alboan, Donostia-Irun Berritzegunea eta Biltzen.

Hezkuntza - era zabalean ulertuta, eskolatik haratago - ez da neutrala eta guk feminista den hezkuntza nahi dugu. Hortarako, ikuspegi hezkidetzailea eta pedagogia feministak dira bidea. Planteamendu intersekzionalean eta begirada  lokal-global kritikoan oinarrituta, eta plazerra zein gorputzak ezinbesteko osagai dituztena.

Egitaraua elkar lotuta dauden bi bloketan banatu dugu. Pedagogia feministek patriarkatua desarmatzeko eta indarkeria matxistei aurre egiteko duten ibilbidea zein potentziala hainbat eremutan aztertu eta islatuko da: protokoloak, emakume eta identitate disidenteen ahalduntze intimoa eta mutilen arteko anaidea. Herri hezkidetzaileak izan ahal diren errealitatearen inguruan esperientzi kolektiboen bitartez eta dimentsio desberdinetan hausnartuko da: komunitate birtualak, estrategia komunitario-antiarrazista eta feministak, hezitzaile erreferenteen rolak eta boterea.

Horren guztiaren inguruan elkarrizketa eta partaidetza ahalbidetuko dira formatu ezberdinetan.

Kongresua ekainak 25 eta 26an ospatuko da Monte Igueldo hotelean, eLankidetza Garapenerako  eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker.

Gonbidatuta zaude gurekin batera bide hau egitera, elkarrekin eraldaketa feminista hezkidetzatik eta pedagogia feministetatik eraikitzeko.